Munstroak argi-ilunean berpizten dira; faxismoa hazten ari da Europan. Krisi kapitalistaren ondorioz, haren presentzia nabarmentzen doa gure egunerokoan, gure kideak gure auzoetan eta hirietan erasotzeraino.

Imajinatzen duzu autodefentsa antifaxistarako sareak sortu eta kaleak zabor faxistaz garbitzeko patruilatu behar izatea? Ba hori da Red Warriors, Ducky Boys, Rudy Fox… bezalako taldeek egin behar izan zutena 80ko hamarkadaren hasieran Parisen bizirauteko. Julien Terzics hil berri da, Red Warriors taldeko kide sortzailea eta Brigada Flores Magon taldeko bateria jotzailea. Gu guztion erreferentea zelako erabaki dugu “Julien Bizirik” plataforma sortzea.

Begirada bat iraganera eta eredu Red Skin abangoardiaren etorkizunerako. Zure auzoan edo hirian faxistaren bat ikusten baduzu, seinalatu, zure jendeari jakinarazi, borrokatu eta elkartu gurekin, gure lagun Julienek esan zuen bezala, “faxismoa gangrena bezalakoa da, borrokatzen ez baduzu usteldu egiten zara”.

Kaleak faxistez garbitu zituzten eta militantziarako baldintza hobeak utzi zizkiguten horien aitortzatik, adierazpen faxista guztiak borrokatzen jarraitzeko deia egiten dugu: diskurtso arrazistak, eraso homofoboak, okupen aurkako eskuadroiak, “rojipardoak”… Ezinbestekoa da ulertzea borroka hau instituzioetatik kanpo egin behar dela, kaleetatik egiten zaiolako
aurre betetan faxismoari eta ez zaio elikatzen. Era berean, klaserik gabeko gizarte baten aldeko borrokan ekarpena egiteko deia egiten dugu, faxismoa gelditzea bezain garrantzitsua baita behingoz faxismoarekin amaitzea. Hau burgesiaren aurpegietako bat denez, ezin da guztiz faxismoarekin amaitu klaseen gizartea suntsitu gabe…

Redskins taldeak abestu zuen bezala, ez da inor heroi gisa hartu behar, inspirazioa moduan baizik. Euskalduna ontzioletan gure hiriak ezagutu zuen azken batailatik, ibaitik itsasoraino, egunerokoan lagun ditugun erritmo eta melodiak… Gure klasearen alde, gure klasearentzako, gauak bide eman arte klase sozialik ez dagoen egunera!

 

Scroll to Top